Geu Be elkarteak Pinondo etxeko beheko solairuan izango du hurrengo egoitza

Ekaitz Herrera 2019ko uzt. 18a, 13:44
Geu Beko kideak 2018ko otsailean, Garai jauregiaren aurrean

Elkarteak urteetan aldarrikatu du lokal egokiago baten premia eta azken osoko bilkuran aho batez eman zaio erantzuna eskari horri. Lokal berriaren berregokitzapena bukatu arte baina, orain arteko tokian geratuko da Geu Be, Garai jauregian.

 

 

Durangoko udalak ez daki noizko egongo den gertu lokal berria, baina argitu du Pinondo etxeko beheko solairua izango dela Geu Be elkartearen hurrengo egoitza. Durangon egindako azken osoko bilkurak erantzuna eman dio elkarteak aspaldidanik egindako eskaerari. Urteak zeramatzan Geu Bek lokal egokiago baten beharra azpimarratzen.

Erabakiarekin pozik agertu da Carmen Gerrikagoitia elkarteko lehendakaria: "Egon gara San Fausto auzoko eskoletan, Garai dorrean gaude orain, eta badirudi Pinondon izango garela etorkizunean. Elkartearen hasierara itzultzen ari garela ematen du, izan ere, Geu Beren lehenengoko bilkurak han egiten genituen, Pinondo etxean"

Udalak aurrerantzean lokala berregokitzeko proiektuari helduko dio. Proiektua diseinatu, lanak esleitu eta obrak garatuko dira etorkizunean. Proiektua bukatzeko data zehatzik ez dago momentuz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!