Natalia Martinezek Espainiako salbamendu eta sorospen txapelketa irabazi du gazteetan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 16a, 12:31
Natalia Martinez —erdian— urrezko dominarekin. (Argazkiak: Espainiako salbamendu eta sorospen federazioa)

Tabira Igeriketa Taldeko gazteak igeriketa-surf modalitatean lortu du urrezko domina Zarautzen lehiatutako hitzorduan.

Natalia Martinezek (Durango, 2004) lan bikaina osatu du Espainiako salbamendu eta sorospen txapelketan. Bere mailako txapeldun geratu da igeriketa-surf lasterketan eta zilarrezko domina eskuratu du ocean modalitatean. Azken proba horretan atzetik aurrerako bidea egin behar izan du.

Taldekideen brontzeak

Bere taldekideek ere badute zer ospatua. Peio Etxezarraga, Asier Azkarate, Ibon Presno eta Iker Asiainek brontzezko domina eskuratu dute erreleboen proban. Kolore berdineko domina kolkoratu dute Erenoitz Barrenetxeak eta Peio Etxezarragak ere, tablarekin egindako erreskate proban.

Peio Etxezarraga, Asier Azkarate, Ibon Presno eta Iker Asiain brontzezko dominarekin:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!