"Uste dut nire integraziorako ona izango dela euskara ezagutzea"

Markel Onaindia 2019ko uzt. 15a, 09:30

Hainbat herritarrek euskararen ikasketan sakontzeko aprobetxatzen dute uda. Horietako bat da Cosima Franke alemaniarra. 

Zergatik erabaki zenuen euskara ikastea?
Nire bikotekidea durangarra da eta iaz etorri ginen Euskal Herrira. Heltzean, lehenengo urtea euskarari eskaintzea erabaki nuen. Hori dela-eta, ikastaro trinkoa egin gura nuen eta urtarrilean Barnetegira etorri nintzen. Oso ondo doa hemengo esperientzia, eta oso pozik nago. Gainera, uste dut nire integraziorako ona izango dela euskara ezagutzea. Nire seme-alabak Berlinen jaio ziren eta hirurok ari gara euskara ikasten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!