Asteburuan Euskadiko atletismo txapelketa lehiatuko dute Durangon

Joseba Derteano 2019ko uzt. 12a, 09:03

Euskadiko atletarik onenak batuko dira Landakoko azpiegituretan.

Bi jardunaldi izango dira: Zapatu arratsaldean (15:30-19:30) eta domekan goizean (09:15-13:00). Durangora etorriko diren atleta garrantzitsuenen artean Javier Colomo (110 metro hesietan), Odei Jainaga (pertika) eta Izaskun Turrillas (altura jauzia) daude.

Txapelketa Bidezabal atletismo taldeak eta Euskadiko atletismo federazioak antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!