Tabirako igerilekuak itxita egongo dira uztailaren 15ean

Anboto 2019ko uzt. 11a, 18:30
Argazkia: Durangoko Udala

Igerilekuko lurrean tratamendu bat eman behar dutela jakitera enan du Durangoko Udalak, erorikoak sahiesteko.

Uztailaren 15ean, astelehena, Tabirako igerilekuak itxita egongo dira. Durangoko Udalak jakitera eman duenez, igerilekuko lurra labainkor dago eta horren ondorioz hainbat erorketa izan dira. Eroriko gehiago saihestu asmoz, astelehenean tratamendu ”eraginkor” bat emango dute. 

Igerilekuak itxita egongo diren arren, gainontzeko instalazioak irekita egongo direla azpimarratu du udalak. Hau da, gune berdea, udako irakur gunea eta taberna, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!