Lan berri honetan doinu psikodelikoetan, progresiboetan eta alternatiboetan sakondu gura izan dute. "Abesti luzeak eta atmosfera espazialak ahots melodikoekin nahastu ditugu" adierazi du taldeak sare sozialen bidez. Lehenengoz euskara hutsean grabatu dituzte disko bateko abesti guztiak.
Diskoa Curro Urebarekin grabatu dute, Andaluziako Trafalgar estudio ezagunean; masterizazioaz Kadifornia estudioko Mario G. Alberni arduratu da. Azala, ostera, Markel Urrutiak (Smoke Signals Studio) egin du.