Jaime Vicario margolari durangarra hil da

Jone Guenetxea 2019ko uzt. 5a, 11:55

Gaixotasun baten ondorioz hil da gaur goizean, 60 urte zituela. 

Jaime Vicario bere bizikleta gainean Durangotik zehar gogoratuko dute herrian. Margolariak hainbat erakusketa egin zituen. ANBOTOk 2013 bukaeran elkarrizketatu zuen Durangoko Arte eta Historia Musean egin zuen 'Ura' erakusketaren harira. Jaime Vicario margolari durangarrari ez zitzaion bere lanaz berba egitea  gustatzen. Gurago zuen "hau da egiten dudana, etorri eta ikusi" esan. 

Naturak, paisaiek, garrantzi handia zuten Jaime Vicarioren margogintzan, eta Urdaibain, Izaro irlari, besteak besteak, koadro asko egindakoa zen. Leku berezia, “zoragarria”, Vicarioren berbetan Urdaibaiko biosfera. Durangaldeko Atxarte, Untzillatx, Anboto, edo Urkiola bezala. Lagunen ortuetan, loreak eta ortuariak ere asko margotzen zituen.

Udaleko ikastaroetan, hainbat urtez pintura irakasle ere jardun zuen Vicariok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!