Domekako eraso sexista gaitzetsi dute Durangon

Anboto 2019ko uzt. 4a, 20:12

Emakume durangar batek eraso sexistagatik salaketa ipini zuen domekan, eta horren ostean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak.

Andereak elkarteak deituta eguenero kontzentrazioa egiten dute Andra Marian, eta erasoaren aurrean protesta egiteko, gaurko deialdi berezia egin zuten. Hainbat herritarrek parte hartu dute, eta Ima Garrastatxu alkatea ere egon da besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!