ERNEren kritiken harira, udaltzainentzako auto bi erosiko dituela adierazi du Durangoko Udalak

Anboto 2019ko uzt. 3a, 20:51

ERNE sindikatuak kexak zabaldu ditu zenbait mediotan, esanez udaltzainek ez dutela behar beste baliabide. Udal gobernu berriak erantzun du "heredatutako egoera bati irtenbide bat" ematen dabilela, eta iragarri du irailean auto bi erosteko lizitazioa hasiko duela.

Egun, Durangoko Udaltzaingoak patruilarako auto bat du eta beste bat errotulatu gabea. Orain dela hilabete batzuk arte, agenteek bi auto patruila zituzten, baina matxura garrantzitsu bat dela eta, auto bakar batekin dabiltza lanean. "Neurri honi esker, ibilgailu-flota handitu egingo da eta agenteek baliabide gehiago eta hobeak izango dituzte durangar guztiei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko, herritarren segurtasuna bermatuz", esan du udalak prentsa oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!