Durangon izandako azken eraso sexistaren aurrean protesta egingo dute

Markel Onaindia 2019ko uzt. 3a, 12:42
Martxoaren 8ko greba egunak emandako irudietako bat, Durangon.

Emakume batek eraso sexista sufritu izana salatu zuen domekan, eta ostean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Erasoaren aurkako protesta egingo dute bihar.

Andereak elkarteak bihar 20:00etan Andra Marian elkartzera dein egin du. "Durangoko azken eraso matxista gaitzetsiko dugu bihar", esan dute zabaldutako mezuan. Erasoaren aurrean erantzuteko beharrizana nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!