Unzalu Salterain abadiñarrak irabazi du DRTren zozketako autoa

Anboto 2019ko eka. 28a, 13:56
Unzalu Salterain erdian, saria jasotzeko ekitaldian.

Durango Rugby Taldeko babeslea den Nissan Gaursak, urtero bezala, zozketaren irabazleari auto bat eman zion atzo egindako ekitaldian.

Aurtengoan DRTren rugby eskolako jokalari baten txartel multzoan egon da irabazlea, rugby taldekoek euren webgunean azaldu dutenez. Zozketan Unzalu Salterain abadiñarrari egokitu zaio saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!