Bizkaiko Begiratokia rallya lehiatuko dute bihar eskualdeko bideetan

Joseba Derteano 2019ko eka. 28a, 13:00

Bizkaiko Begiratokia lasterketa dela-eta, Durangaldeko errepideetan motor hotsa nagusituko da gaur eta bihar. Rallyen Euskadiko txapelketarako puntuagarria da.

Gaur autoen egiaztapen probak egiteko eguna da. Horiek egin eta gero, autoak Landako Gunean egongo dira ikusgai, 21:00ak arte. Zapatuan, 84 kilometroko ibilbideari aurre egingo diote, lau tartetan banatuta. Tarte bakoitza birritan egingo dute. Goiuriatik Oizerako igoera 09:30ean eta 12:00etan izango da. Bigarren tartea, Bizkaiko Begiratokitik Berrojara doana, 10:00etan eta 12:30ean egingo dute. Hirugarren erlojupekoa Maumatik Munitibarrerainokoa da, 16:30ean eta 18:15ean egingo dutena. Azkenik, laugarren tartean, Ibarruritik Oromiñora etorriko dira parte-hartzaileak: 17:15ean da lehenengo irteera, eta 19:00etan bigarrena. 

Eskualdeko hainbat pilotu lehiatuko dira. Besteak beste, Enrike Barrenetxea-Arando, German Agreda eta Eneko Goiriena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!