Beteranoen futbol torneoan batutako 6.840 euroak banatu dituzte

Joseba Derteano 2019ko eka. 27a, 18:00

Lau elkarteren artean banatu dute futbol torneo horren sarreren bidez jasotakoa: Geu Be, Angelman Sindromea elkartea, SFC-SQM Euskadi AESEC eta Fundación Juanito Maravilla. 

Extremeñoko, Kulturaleko eta Juanito Maravilla Fundazioko beteranoek jokatu zuten triangularrak lau elkarteri laguntzea zuen helburu. 875 sarrera saldu zituzten ekainaren 15eko partiduan. Guztira, 6.840 euro batu zituzten. Lau elkarteen artean banatu dute jasotakoa. Elkarte bakoitzari 1.710 euroko laguntza eman diete Tabiran gaur arratsaldean egindako ekitaldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!