Berbaz aldizkariaren bigarren alea aurkeztuko dute barikuan Sorginolan

Aritz Maldonado 2019ko eka. 26a, 09:10

Aurkezpena 19:00etan izango da, Tabirako gune okupatuan. Bertan, musika eta errezitaldiak egongo dira, besteak beste. 

Berbazen ale berriak berritasun ugari edukiko ditu Sorginolako Ateneoaren arabera: "Iazko formatu berean aterako bada ere, edukiari dagokionean berritasun ugari edukiko ditu: testu idatziak, hauen ilustrazioak, elkarrizketak, zinema atala...".

Durangoko gazteengan irakurtzeko eta sortzeko grina pizteko helburuagaz sortu den proiektua da Berbaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!