[BIDEOA]: Irene Loizate bizkorrena Oñatiko Nazioarteko Herri Lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 24a, 13:48

Zapatuan jokatu zen lasterketan Irene Loizate durangarra eta Aitor Mimenza elorriarra protagonista izan ziren.

Ekainaren 22an Oñatiko Nazioarteko Herri Lasterketa jokatu zen, 10 kilometroko proba. Emakumezkoetan Irene Loizate durangarra izan zen bizkorrena. Bigarren sailkatua, bere taldekide Elena Loyo izan zen, eta hirugarrena Claudia Anduaga. 

Gizonezkoetan, berriz, Iraitz Arrospidek irabazi zuen, eta Aitor Mimenza elorriarrak bigarren postua eskuratu zuen. Hirugarren, berriz, Alex Oiarbide izan zen. 

Hona Goienak lasterketaren inguruan egindako kronika eta argazki galeria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!