Bartzelonako Raval auzoan labankadaz zauritutako gazte durangarra onik dago

Jone Guenetxea 2019ko eka. 21a, 18:10

26 urteko gaztearen familiak dioenez, "eztarrian eman zioten labankada larria izan den arren, arriskutik kanpo dago". 

Durangarra Bartzelonako Raval auzoan zegoela pertsona batek lapurretan egin gura izan zion atzo. Momentu horretan erasotzaileak labankada bat eman zion gazteari eztarrian. Familiako iturriek azaldu dutenez, eztarriaren erditik alde batera 15 zentimetroko ebakia egin zion. Gaztea berehala eraman zuten ospitalera eta ebakuntza egin zioten. "Gaur askoz hobeto dago. Baliteke bihar alta ematea ospitalean", dio familiak.

Bestalde, erasotzaileak ihes egin zuen arren, atxilotu egin zuten. 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!