Gorabideko zentroko kideek egin dute Aramotzeko San Joan surako sorgina

Markel Onaindia 2019ko eka. 22a, 10:00

Bihar Aramotzen  egingo den San Joan bezperako suan euren alea ipiniko dute auzoan dagoen eguneko zentroko kideek. 

Azken urteetan panpina bat egin izan dute surako, eta aurtengoan sorgin bat landu dute eskulanean, mitologiagaz lotuta. Berrerabilitako materialekin egin dute: egunkariak, telak...

21:00etan hasiko da jaia Aramotzen, txokolatada bategaz. Gero, 22:30ean, 60 lagunek osatutako Akelarre bat eskainiko dute Kriskitinen eskutik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!