Durangon Munduko Arrozak jaia ospatuko dute zapatuan

Anboto 2019ko eka. 21a, 14:00

Musika, dantzak, bazkaria… askotariko ekintzak izango dira Ezkurdi plazan.

Arrozak dastatzearen aitzakian, kulturarteko ezagutza lantzea da ekimenaren helburua. 12:00etan egingo dute jaiaren aurkezpena.

Ramadan amaierako jaia

Bestalde, zapatu arratsaldean, 16:30etik 19:30era, Ramadan amaierako jaia egingo dute Andra Mariko arkupean, Al Nour Emakumeen Elkarteak antolatuta. Erakusketak, eskulanak eta askotariko produktuen dastaketak egongo dira.

MUNDUKO ARROZAK – EKAINAK 22

- 12:00; Aurkezpena.
- 12:15; Tailerrak Inurri taldearekin.
- 13:00; Ghanako txaranga.
- 13:30; Dantzak.
- 14:30; Bazkaria.
- 15:30; Diplomen banaketa.
- 16:00; Dantzak: MLOPN (Senegal) erta Virgen del Cisnes (Ecuador).
- 16:30; Musika.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!