Urruñako hilketa salatzeko mobilizazioa deitu du gaur gauerako Durangoko mugimendu feministak

Anboto 2019ko eka. 21a, 09:33

Mobilizazioa 21:00etan egingo da, Andra Marin. Beltzez jantzita joateko deia zabaldu dute.  

Astelehenean, ekainak 17, Urruñako (Lapurdi) bere etxean hilda aurkitu zuten Nayie Nervi 81 urteko emakumea. Poliziak uste du bere bikotekideak hil zuela, eta gero bere buruaz beste egin zuela gizonak. Protestak egingo dira Euskal Herri osoan Emakumeen Mundu Martxak deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!