Ezkurdi Kirol Taldearen 25. urteurrena ospatzeko, kirol eguna antolatu dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 21a, 11:00

25 urte pasatu dira Durangon hainbat gurasok Ezkurdi Futbol taldea sortu zutenetik. "Hainbat ume talderik barik geratu ziren, eta guraso talde batek futbol eskola sortzea erabaki zuten", adierazi dute Ezkurdi taldeko kideek. Harrezkero, apurka-apurka hazten joan den kluba da Ezkurdikoa, eta gaur egun 15 taldek osatzen dute. 

Zapatu honetan, kirol eguna ospatuko dute urteurren hori ospatzeko. 10:00etatik eguerdira arte, futbol partiduak jokatuko dituzte. Eguerdian tortilla txapelketa egongo da, eta bertaratzen direnentzat luntxa eta edaria ere egongo dira. Gainera, Gorka Perez DJak girotuko du urteurren jaia. Horrez gainera, 13:30ean, zozketa bat egingo dute. "Arripausuetara joateko deia egiten diegu durangarrei, giro polita egongo da eta. Gainera, jolasak egongo dira umeentzat. Ondo pasatzeko aukera aproposa da", esan dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!