San Antonioko ikasleek 'Plastic Out' proiektua aurkeztu dute Durangoko udaletxean

Anboto 2019ko eka. 20a, 16:54

Ekainaren 7-9 bitartean egindako Ekinaren Astean garatu dute proiektua, plastikoen erabilera gutxitzeko helburuagaz. 

Proiektua gidatu duten irakasleek ekimenak duen garrantzia azpimarratu dute: "Gelan lantzeko proiektu xume gisa hasi zena, eskola osora hedatu da azkenean. Orain, instituzioei helarazi nahi izan diegu, denon inplikazioa beharrezkoa dela uste baitugu". 

Udal gobernu talde berriak proiektua Hezkuntza Kontseilura eramango duela adierazi du. Bertan, udaleko eta  Durangoko eskola guztietako ordezkariak batzen dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!