Muruetatorreko jaietako txupinazoa auzoko okin batek jaurtiko du

Markel Onaindia 2019ko ekainaren 20a

Alberdi okindegiko Isaren txupinazoagaz hasiko dira Muruetatorreko jaiak zapatuan. "Auzoko ekimenetan parte hartzen duena eta irribarre batez beti hartzen gaituena", esan dute jai batzordekoek Isari buruz. 

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 22
11:00 Txupinazoa
12:00 Gaztelu puzgarriak
12:00 Paella txapelketa
17.30 Herri kirolak eta gaztelu puzgarriak
19:00 Txistorrada
20:30 Erromeria

Ekainak 23
11:00 Tortilla txapelketa
12:00 Tailerrak
13:00 Igel txapelketa
16:30 Bits jaia
17:00 Poniak
17:30 Txokolatada
19:00 Errifa zozketa
20:00 Jaien agurra

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!