Urteurreneko ospakizuna aurreratu zaio Mendibeltz areto futbol taldeari

Joseba Derteano 2019ko eka. 20a, 17:00
Mendibeltz areto futbol taldea (Argazkia; Facebook: Mendibeltz Kirol Taldea)

Datorren urtean 15 urte beteko dituen klubeko talde bi mailaz igo dira, bulegoko mugimenduak aprobetxatuta.

Aste batzuk joan dira areto futboleko ligak amaitu zirenetik. Mendibeltz A eta B ez ziren igo, baina goialdean kokatuta zeuden eta horrek mailaz igotzeko balio izan die. Arrastreak direla, talderen bat desagertu dela… bulegoko mugimenduak aldeko izan dituzte eta egoera aprobetxatu dute. Talde nagusia Maila Gorenera igo da eta B taldea Lehenengo Mailara. Datorren urtean sortu zeneko 15. urteurrena ospatuko du Durangoko areto futbol klubak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!