Garrastatxuk gidatzen duen udal gobernu berriak aukera emango die norbanakoei eta eragileei alkateagaz batzartzeko

Anboto 2019ko eka. 19a, 17:54

Martitzen goizetan (08:00-11:00) eta arratsaldetan (16:00-19:00) izango dira batzarrak. Hitzorduak aurretiaz eskatu beharko dira HAZen.

Ima Garrastatxuk gidaturiko gobernuaren lehen neurriak "udaletxeko ateak irekitzeko" helburua du. "Jende eta eragile asko ahots gabe eta udalean solaskide gabe sentitu dira azken urteetan" adierazi du alkateak ohar baten bidez. Udalari inongo gasturik suposatuko ez dion neurri bat dela nabarmendu gura izan du Garrastatxuk.

Sail eta batzordeetako arduradunek ere parte hartuko dute bilera hauetan. Uztaileko osoko bilkuran zehaztuko da kargu horiek nortzuk beteko dituzten. Irailetik aurrera, ostera, auzo bilerak deitzen hasiko direla zehaztu du ohar berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!