Padel torneo solidarioan batutako 3.135 euro Euskadi-AESEC elkarteari eman dizkiote

Joseba Derteano 2019ko eka. 18a, 19:00

Fair Play klubeko eta Euskadi-AESEC elkarteko kideak gaur padel pistetan.

Orain arteko bost aldietan batutako diru kopuru handiena dela azaldu dute Durangoko Fair Play klubeko kideek.

Gaur arratsaldean Durangoko padel pistetan egin dute dirua SFC-SQM Euskadi AESEC elkarteari emateko ekitaldia. Elkarte honek sentikortasun zentrala izeneko sindromeak nerbio-sisteman modu batera edo bestera eragindako pertsonei laguntzen die.

Dirua, besteak beste, gaixotasun mota ezberdinak ezagutara emateko sentsibilizazio kanpainetan erabiliko dute. "Ahal dugun jende gehienarengana heldu gura dugu", adierazi du Roberto Martinez SFC-SQM Euskadi AESEC elkarteko presidenteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!