Tabirako jaietako mendi martxarako inskripzioa hasi dute antolatzaileek

Markel Onaindia 2019ko eka. 18a, 08:56
Artxiboko irudia.

Rio de Oro elkarteak antolatu izan duen mendi martxa eta lasterketa ez da egingo aurten, baina Tabirako jai batzordeak ekimenari eustea erabaki du.

Horregatik, hasi dute dagoeneko bertan parte hartzeko inskripzioa. www.kirolprobak.com atarian eman behar dute izena interesdunek. Ekainaren 23an izango da Tabirako martxa hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!