Bidezabalek ezin izan du Ohorezko Mailara igo

Anboto 2019ko eka. 17a, 18:00

Valladolideko hirugarren eta azken jardunaldian zazpigarren geratu da Durangoko atletismo taldea.

Atletismoaren gorenera itzultzeko asmoak beste urtebete itxaron beharko du. Bidezabalek lan txukuna egin du Espainiako kluben arteko txapelketan, baina ez da nahikoa izan. Zapatuan zazpigarren talderik onena izan zen Valladolideko azken jardunaldian. Igo ez arren hainbat domina irabazi zituzten: Urrea Irene Olivanek (xabalinan) eta Ghaita El Jarraz-ek (400 metro hesietan); zilarra Cristina Teixeirak (4 kiloko pisuan) eta brontzea Valvanuz Cañizok (800 metrotab) eta Julene Bouzok (altura jauzian).

June Arbeo, Ohorezko Mailan

Bidezabalek igo gura duen mailan lehiatzen ari da aurten June Arbeo. Durangar gazteak atletismoaren gailurrean dihardu, Zaragozako Alcampo Scorpio taldearekin. Asteburuan Iberdrola Ligako azken jardunaldia izan dute eta laugarren tokian geratu dira. Arbeok 3.000 metroko hesien proban parte hartu eta laugarren egin zuen, 10.42.92-ko denborarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!