Arabiourrutiak eta San Sebastianek irabazi dute Peter-en oroimenezko txapelketa

Joseba Derteano 2019ko eka. 17a, 08:45
Sari banaketaren ondorengo familia argazkia.

Atzo arratsaldean Durangoko Ezkurdi Jai-Alai frontoian jokatu ziren pilota finalak.

Nagusietan Arabiourrutia abadiñarrak eta San Sebastian usansoloarrak 22-14 menderatu zituzten Arana abadiñarra eta Bilbao zamudioarra. Gazteen mailan Barandika ortuellarrak eta Perez durangarrak jantzi zuten zuten txapela Uriarte lezamarrari eta Etxebarria durangarrari 22-18 irabazi ostean.

Goizean gaztetxoen partiduak jokatu zituzten. Binaka Aldalur-Eguren eta Oarbeaskoa-Axkoet bikoteak izan ziren onenak eta buruz buru Zarandona nagusitu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!