Bidegorria "seguruagoa eta inklusiboagoa" bihurtzeko asmoz obretan dabiltza Landakon

Markel Onaindia 2019ko eka. 14a, 10:05

Landakoko bidegorri zatian ari dira hobekuntzak egiten, 70.000 euroko aurrekontuagaz. Maiatzean hasi ziren lanak, eta abuzturako amaitzea aurreikusi dute. 

Hiri Debekatuaren mapan puntu beltz lez identifikatuta dago eremua, eta baita 2017an diseinatutako hirigintza inklusiboaren ekintza planean ere. Horregatik, bidegorria "seguruagoa eta inklusiboagoa" bihurtzeko neurriak garatuko dituzte obrekin. Hauek dira batzuk: argiztapen handiagoa LED sistemagaz, ikusmena oztopatzen duten landarediaren ordezkapena, hiri-altzarien birkokapena...

Horrez gainera, udalerriko beste zenbait puntutan antzerako ekintzak aurrera eramango ditu udalak. Astepe auzuneko atzealdea, Francisco Ibarratik Lehendakari Agirrerako tunela eta Askatasun etorbidea estazioko lurrekin batzen den ingurunea dira aipatutako gune horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!