Elkarlana Virginia Canales durangarraren ekimenetik dator. Aparejadore lanetan ibili zen han, eta Euskal Herrira bueltan hartu-emanagaz jarraitzea erabaki zuen. Han zegoela, Canalesek 240 ikaslerentzako eskola eraikitzen lagundu zuen. Kontzertu hauetan bildutako dirua ebolak umezurtz utzi dituen umeei laguntzeko baliatuko dute. Etorkizunean, Durangon bertan horrelako elkarte bat sortzeko asmoa du Canales durangarrak.
Sarrerak hamar euroan
Durangoko kontzertua ekainaren 29an izango da, 21:00etan, Andra Mariko basilikan. Sarrerak Folderren, Axpe tabernan eta Double Act dendan daude salgai, hamar euroan.