Durangon Peter-en oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte domekan

Joseba Derteano 2019ko eka. 15a, 09:15

Kadeteetan zein nagusietan Durangaldeko hainbat pilotari ibiliko dira txapelaren bila.

Peter-en oroimenezko pilota txapelketako finalak domekan izango dira, 17:00etan hasita. Kadete mailan, Ekain Etxebarria durangarrak Adrian Uriarte lezamarragaz osatuko du bikotea. Bestea Paul Perez durangarrak eta Jokin Barandika ortuellarrak osatuko dute. Etxebarriak Bizkaiko buruz buruko  txapela eta binakakoa jantzi ditu aurten. Nagusien finalean, Arabiourrutia abadiñarrak eta San Sebastian ibarruriarrak Jon Arana abadiñarraren eta Edorta Bilbao lezamarraren kontra jokatuko dute.

Egun berean, baina goizean, 11:00etan, neska-mutikoek Euskal Jaiaren barruko finalak jokatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!