Euskadiko parakaidismo errekorra apurtzeko entrenatzen dabil paraxutista talde bat

Joseba Derteano 2019ko eka. 13a, 18:00

Gorka Agirre durangarra da talde horretako kide bat.

2009an, 12 euskaldunek Euskadiko taldekako parakaidismo errekorra ezarri zuten. Gorka Agirre (Durango, 1979) talde hartan zegoen. Harrezkero, 10 urte joan dira eta paraxutista euskaldunek errekor berria ezarri gura dute. Saiakera irailean izango da eta, oraingoan ere, bertan egongo da Agirre.

EPA kluba da marka berri hau lortzeko asmoa martxan jarri duena. "2009an paraxutista euskaldun gutxi zeuden, 15 bat. Gaur egun kopuru hori handitu egin da eta 50 bat daude", dio Agirrek, EPA klubeko kideak. Beraz, esperientzia nahikodun jendearekin 13 lagunetik 16ra arteko formazioa osatu eta errekorra hobetu dezaketela uste du. Orain arte entrenamendu saio bi egin dituzte. Azkena joan zen asteburuan izan zen eta 15 bat lagun batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!