Ekainaren 21ean hasiko da Uda Giro, Bogoroditse abesbatzaren kontzertuarekin. Lau kontzertu eskainiko dira Jazzeruenaren baitan, baita ere, Plateruena kulturgunearen kanpoaldean. Bestalde, Barsanti eta Malas Compañias antzerki taldeek beraien azkeneko ikuskizunak aurkeztuko dituzte Durangoko plazetan: Kale Gorrian eta Prozak dira, hurrenez hurren. Amaia Elizaran eta Moveo dantza taldearen ikuskizunek itxiko dute Durangoko uztaila girotzeko asmoa duen egitaraua.
EGITARAU OSOA:
- Ekainak 21, barikua, 20:00etan, Ezkurdin (Txarra eginez gero, San Frantzisko elizan):
Bogoroditse abesbatza. 'Sueño de una noche de verano'.
- Ekainak 26, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):
Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich 4tet 'Aporia'.
- Ekainak 28, barikua, 19:00etan, Balbino Garitaonandia plazan (Txarra eginez gero, bertan behera):
Barsanti. 'Kale Gorrian'
- Uztailak 3, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):
Adi! taldea.
- Uztailak 6, zapatua, 20:30ean, Kurutzesantu museoan:
Amaia Urzainki. 'Overnight'
- Uztailak 10, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):
Fredi Peláez Organ Trio
- Uztailak 13, zapatua, 19:00etan, Aurora Abasolo parkean (Txarra eginez gero, Nevers ikastetxean):
Malas Compañias. 'Prozak'
- Uztailak 17, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):
Jon Urrutia Trio
- Uztailak 20, zapatua, 19:00etan, Ezkurdin (Txarra eginez gero, San Frantzisko Nevers ikastetxean):
Amaia Elizaran. 'Block'
- Uztailak 20, zapatua, 19:30ean, Benita Uribarrena parkean (Txarra eginez gero, San Frantzisko Nevers ikastetxean):
Moveo dantza taldea. 'Conseqüences'