Ekainaren 20an, erakusketaren komisario Ainize Txopiteak, Danielen alabak, helduentzako sormen tailerra eskainiko du. 19:00etan hasiko da tailerra, eta, besteak beste, collage eta marrazketa baliabideak erabiliko dituzte. Umeentzat tailer berdina eskainiko du, 27an. Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina izena eman beharko da aurretik, 94 6030020 telefono zenbakira deituta edo museo@durango.eus helbidera idatzita.