“550 emaile ditugu, baina berriak lortzea beharrezkoa da”

Markel Onaindia 2019ko eka. 7a, 09:15

Ondiz Bilbao Gallastegi (Durango) odol emailea. 

Zergatik zaude odol emaileen taldean? 

Amak 38 urte daramatza Zaldibarko odol-emaileen elkartean lanean. Beraz, betidanik jaso izan dudan zerbait da. Durangon zeuden ordezkariek utzi egin zutela jakin nuen, eta lagundu egingo niela esan nien Bizkaiko federaziokoei. Ea jende gehiago animatzen den! Bestalde, Durangon 550 emaile ditugu, baina berriak lortzea beharrezkoa da. Urtean 3 edo 4 bider ematea da ideala. Lagundu egiten duzu, eta, gainera, zure odola zaintzeko ere balio du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!