Abenduan Garik bakarka daraman ibilbidean hamargarren diskoa argitaratu zuen, Beste Denbora Batean diskoa. Ordutik Euskal Herriko hainbat txokotan ibili da bere lana aurkezten eta barikuan, 22:00etan, Plateruenean izango da. Durangoko kontzertuan Maldanbera taldeagaz batera ariko da Legazpiko musikaria. Kontzertu berean EraBatera taldea egongo.