Lidia Cañetek Espainiako errekor bi ezarri ditu beteranoen arku-tiraketan

Joseba Derteano 2019ko eka. 4a, 09:24

Gallartan lehiatutako Euskadiko txapelketan lortu ditu.

Cañetek lehenengoz parte hartu zuen beteranoen txapelketan, aurten 50 urte egingo dituelako. Hainbat distantziatan parte hartu zuen. Beteranoen Euskadiko txapeldun geratu zen eta, horrez gainera, errekor bi apurtu zituen. 60 metrotako arku-tiraketan 305 puntu eta 50 metrokoan 316 puntu batu zituen. Euskadin edo estatu mailan ez dago puntuaketa hori duen beste beteranorik. Beraz, bereak dira marka berriak.

Hurrengo asteburuan beteranoen Espainiako txapelketan parte hartuko du.

Lidia Cañete erdian, irabazlearen dominarekin:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!