Unai Iturriaga izango da aurrerantzean Garako bineta egilea, Tasioren erreleboa hartuta

Markel Onaindia 2019ko eka. 3a, 09:00

Iturriagaren lehen bineta, gaurko Garan argitaratua.

Eginen lehenik eta gero Garan eguneko tira marraztuz, 1991z geroztik zabalkunde handiko komikigile estimatua izan da Tasio. Erretiroa hartuta, Unai Iturriagari eskaini diote ardura.

Iturriagak Zugazart ezizen artistikoagaz sinatuko ditu tirak, eta gaur argitaratu du lehenengoa. Bertan, Tasiori esker mezua plasmatu du. Bertsolari lez ezaguna den arren ilustratzaile eta idazle ere bada, eta gaurtik aurrera beste ardura bat edukiko du sortzaile durangarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!