Gazteen triatloiak hamarkada bat beteko du Durangon

Joseba Derteano 2019ko eka. 1a, 10:50

Gaztetxoen artean kirola sustatzeko helburuagaz, Durangoko Mugarra taldeak triatloia antolatzen du urtero. Aurtengoak hamarkada bat beteko du, domekan.  

Durangoko Landako Guneko igerilekuan jarri dute hitzordua, 10:00etan. Bertan egingo dituzte igeriketa saioak. Ondoren, Landako etorbideko bidegorrian ibiliko dira bizikletan, eta Arripausueta futbol zelaia inguratzen duen bidegorrian korrika. 2005etik 2011ra bitartean jaiotako gazteek parte hartu dezakete, eta adin tartearen arabera banatuko dituzte.

Egunean bertan eman daiteke izena, 09:00etatik 10:00etara, igerilekuan bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!