Erreferendumaren aldeko herri ekimena aurkeztuko du Gure Eskuk Durangon

Joseba Derteano 2019ko eka. 3a, 09:00

Erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko du Gure Eskuk datozen hilabeteetan. Euskal Herriko hainbat herritan aurkezpen bira egiten dabiltza, eta hurrengoa Durangon izango da. Eguaztenean izango da, 19:00etan, Plateruenean.

Erronka kolektibo berri honen gakoak ezagutarazteko, aurkezpen bira bati hasiera eman diote eta hurrengo geraldia Durangoko Plateruenean izango da, eguaztenean. Gure Eskuren bozeramaile Josu Etxaburuk emango ditu azalpenak. Bazkide kopuruak handitzeko martxan jarri duten Egizu posible kanpainaren berri ere emango du.

Durangokoaren aurretik Barakaldon, Donostian, Tolosan, Gasteizen, Azpeitian, Laudion, Basaurin, Irunen eta Agurainen egin dituzte aurkezpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!