Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten haurren aldeko elkartasun jaialdia egingo dute San Antonio ikastetxean

Anboto 2019ko mai. 30a, 09:37

Jaialdia barikuan, hilak 31 egingo da, 17:00etatik aurrera. Autismoaren espektroko nahasmenak dituzten haurrei zentzumenen estimulazioa lantzeko materialak lortzea da jaialdiaren helburua. 

Ekitaldia San Antonio ikastetxeko ikasleen guraso elkarteak antolatu du, hezkuntza zentroaren laguntzarekin, besteak beste. Joku eta tailerrekin hasiko da egitaraua. Astoturfer eta Eirband taldeek kontzertua eskainiko dute gero. Eirbandek 80. eta 90. hamarkadetako taldeen bertsioak jotzen ditu. Bingora jolasteko aukera eskainiko da, baita ere. 

EGITARAUA:

16:45: Hasierako abestia

17:00: Jokuak eta tailerrak

18:30: Astoturfer

19:30: Bingoa

19:45: Eirband

21:00: Bingoa

21:15: Amaiera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!