Gariren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 30a, 09:20

Hertzainak taldeko abeslari ohiak Beste Denbora Batean diskoa aurkeztuko du ekainaren 7an Plateruenean,  Maldanbera taldearen laguntzagaz.

Abenduan Garik bakarka daraman ibilbidean hamargarren diskoa argitaratu zuen, Beste Denbora Batean diskoa. Ordutik Euskal Herriko hainbat txokotan ibili da bere lana aurkezten eta ekainaren 7an, 22:00etan, Plateruenean izango da. Durangoko kontzertuan  Maldanbera taldeagaz batera ariko da Legazpiko musikaria. Kontzertu berean EraBatera taldea egongo. 
 
ANBOTOk ekainaren 7ko kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu facebookeko jarraitzaileen artean. 
 
Zozketan parte hartzeko
- Jarraitu Facebooken Anbotokomunikabideak orrialdea
- Albistearen posteko iruzkinetan, etiketatu laguna
- Elkarbanatu albistearen post hori
 
Zozketan parte hartzeko, ekainaren 5eko 12:00ak arte dago aukera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!