Uztai taldeko gimnastak txapeldunorde Euskadiko txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 29a, 10:11

Zilarrrezko domina lortu dute Uztai taldeko neskek. 

Asteburuan amateur mailako nagusien eta gazteen Euskadiko txapelketak jokatu dira Landaka kiroldegian. Senior mailan Uztai taldeko Sara Sendino, Meritxell Mardaras, Ainara Rueda eta Maider Rueda gimnastek zilarrezko domina eskuratu dute. Gainera, beraien taldeko Lorea Segovia, Izaskun Intxaurraga, Claudia Muñoz eta Ane Ruedak bosgarren postua lortu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!