1.500 lagun batuko dira Bizkaiko Nagusien Egunean, Durangon

Markel Onaindia 2019ko mai. 29a, 09:38

Zapatuan egingo den jai giroko jardunaldi honetan, adinean gora doazen pertsonen eta hauen elkarteek Bizkaiaren garapenean duten papera aldarrikatu eta ikustaraztea dute helburu.

Nagusien elkarteen federazioak antolatzen du topaketa, eta aurten Durango aukeratu dute. Aldundiaren, udalaren eta Gurutze Gorriaren laguntza edukiko dute.

Hauxe da zapaturako prestatu duten egitaraua:

- 11:00etan Agintarien harrera (Ezkurdi plaza).

- 11:15etik 14:15etara kalean musika Sugarri txarangarekin.

- 11:00etatik 14:00etara Hitzartutako bisitaldi gidatuak (Kurutzesantu museoa, Andra Mari Uribarrikoaren Basilika eta Erdi Aroko Durango).

- 15:00etan senidetasun bazkaria (Landako erakustazoka).

- 17:00etan dantzaldia Las Palmeras orkestraekin, nekatu arte (Landako Erakustazoka).

- 19:30etan jardunaldiaren amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!