Batetik, Eguzkitza auzoan dagoen Eguzkitza III lursail industrialean ekimen industrial berriak sortzeko asmoa azaldu dio Elkoroiribek. “Eguzkitza III lur-sailean punta-puntako ekimen industrialak garatzea nahi dugu, Durangok eta Durangaldeak enplegu industrialean aitzindari izaten jarrai dezaten, kalitatezko enpleguan aitzindari”, azaldu du jeltzaleak. 131.537 metro karratuko lursaila da aipatutakoa. Bestetik, zonalde hartan kokatzen den IK4-Azterlan zentro teknologikoa ere bisitatu dute politikariek.
"Gobernu irekia"
Bestalde, udal kudeaketari dagokionez, Elkoroiribek esan du "gobernu irekia" osatu gura duela. Legealdiko lehen sei hileetan Gobernu Plana osatuko luke, eta gero herritarrei zuzenean azaldu. Euskadiko Gobernu Irekiko Aliantzako ordezkariei eman die bere egitasmoen berri.