Bere berbetan, herritarrek ongi hartu dituzte bere alderdiak egiten dituen proposamenak, eta udalean duten zinegotzia mantenduko duelakoan dago. "Gureak ez dira makroproiektuak, durangarren ongizatea hobetuko dituen proposamenak dira" azaldu du Eguiluzek gaur egindako ekitaldian. Aparkaleku gabeziaren auzia konpontzea lehenetsi du, eta horrez gainera, trenbideko lurretarako planean aldaketak egitea proposatu du, "dorreak txikituz, eta berdeguneak gehituz".