Sexu erasoagatik salaketa ipini du Durangoko emakume batek

Markel Onaindia 2019ko mai. 21a, 16:00

Domeka goizaldean, 02:00etan, gertatu zen erasoa Durango erdiguneko Zumalakarregi kalean. Tabernako lanetik irten eta trena hartzera zihoan etxera joateko. Neskak oihu egin zuen gizona gainera etorri zitzaionean, eta horri esker erasoa gehiagora joatea saihestu zuen. 

Eraso sexista jasandako emakumeak domekan bertan ipini zuen salaketa, eta udala gaur hasi da gertaeraren berri ematen. Berdintasun Kontseilu eta Batzordeek erasoa gaitzetsi dute, eta babesa erakutsi diote emakumeari. 

Gainera, Andereak elkarteak eguenerako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. 20:00etan izango da, Andra Marian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!