Domekako kontzertua, berriki kaleratu duen 'Bach to the Future' lanean oinarrituko da. Ordubeteko emanaldian zehar, Bachen unibertsoari omenaldia egingo dio artista frantziarrak.
Latry ez da izango Andra Mariko organoa joko duen nazioarteko artista bakarra, izan ere, Matias Sagreras argentinarrak ere kontzertua eskainiko du ekainaren 22an. Sagreras Buenos Aireseko basilikako organista da. Bestalde, azaroan David Briggs organista britainiarrak kontzertua eskainiko du. Kasu honetan, musika jarriko die elizan bertan eskainiko diren bi filmeri. "Sekulako zortea dugu, Durangon maila horretako hiru organista ikusi ahalko ditugulako" azaldu du Xabier Arana Arandoño kultur elkarteko kideak.
Latryren eta Sagrerasen kontzertuak Euskal Jaien egitarauaren baitan antolatu dira. Hemen egitarau osoa: Euskal Jaiak 2019.