Hauteskundeak

San Agustingo ospitalea berriztea proposatu du PSE-EEk, nagusientzako egoitza eta tutoretzapeko pisuak egokitzeko

Anboto 2019ko mai. 21a, 11:22

San Agustingo ospitale zaharra berrizteko instituzio eta enpresen arteko akordio baten beharra nabarmendu du Jesica Ruiz alkategai sozialistak. "Hitzarmen horrek eraikinaren emate-aldia zehaztu beharko luke, bertan egoitza eta tutoretzapeko pisuak sortzeko, eta, Astarloa eguneko zentroa ere bertara eramateko". Gaur egungo garai digitalera egokitutako espazioa litzateke, "modernoagoa, eskuragarria eta ikusgai dagoena".

Ruizek azaldu duenez, "gizarte durangarraren zati garrantzitsua" da nagusiena. "Biztanleriaren %25 dira, baina, ordezkatzen dutenagatik, egiten duten ekarpenagatik, garai berriei egokitutako udal politikak behar dituzte, proposamen errealistak", gaineratu duenez. Bada, "ezinbestekoa" deritzo zahartze aktibo, solidario, jasangarri eta osasuntsua sustatzea. Baita nagusiek beraiei eragiten dizkien udal politiken diseinuan parte hartzea ere. "Izan ere, belaunaldien arteko sarea sortu behar dugu, espazioak eta esperientziak partekatu gura dituzten pertsona nagusi eta gazteen arteko sarea", azpimarratu du Ruizek.

Nagusien autonomia eta bizitza luzatzea mantentzeko helburuagaz akonpainamendu egitasmo bat garatu gura du Durangoko PSE-EEk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!