EAJk azaldu du zailtasunen bat duten herritarren kopurua gizartearen %30era heldu daitekeela, eta irakurketa errazak euren bizi kalitatean eragin ahal duela. "Irakurketaz gozatu, kultura eskuratu eta informaziorako eskubidea bermatzeko" modu bat dela diote.
Bestalde, Mireia Elkoriribe alkategaia aniztasun funtzionala dutenen elkarte batzuengana hurbildu da bere proposamenen berri emateko.Bizimodu autonomoa ikastetxeko etxebizitzak zabaltzea, administrazioko informazioa irakurterreza bihurtzea, lan aukerak sortzea eta minibus elektrikoagaz mugikortasuna erraztea dira konpromisoetako batzuk.
Elorrion, San Pio oinezkoentzat
Elorrioko EAJk ere prentsa oharra bidali du, bere lehentasunetako bi azaltzeko. Batetik, San Pio kalearen erdia oinezkoentzako bihurtuko duela dio, eta bestetik, Betsaiden (Tanger taberna parean) biribilgune bat sortuko duela. Mugikortasuna hurrengo legealdiko "ardatz estrategiko handienetakoa" izango dela adierazi du Joseba Muxika alkategai duen EAJk.